Gaindegiak Espainiar estatuko INEk eta Frantziako INSEEk emandakoak batu ditu: guztira 217.500 langabe ziren irailaren amaieran, duela hiru hilabete baino 15.800 gutxiago. Batzuek diote langabezia jaitsi dela, baina Imanol Esnaolaren ustez enplegua ia ez da sortu, eta prekarietatea gero eta handiagoa da.
Izugarria benetan pasa den astean Tolosaldean AHTren lanek egindako zuloa. Berriro gertatu da (gogoratu lan horietan bederen 8 langile hil direla) eta deigarria Eusko Jaurlaritzaren erantzuna”Ohikoa da”. Ohikoa ere zulo ekonomikoa, gero eta handiagoa, Josu Larrinagak azaldu duenez. Azken bolada honetan, Espainiako ADIFek eta Frantziako SNCFk zein Kontuen Auzitegiak kolokan […]