Boots Riley @bilbohiria #BlackIsBeltza

Fermin Muguruzak Black is beltza abestia eta bere bideoa argitaratu ditu, izen bereko nobela grafikoaren eta erakusketaren aurkezpenarekin batera. Abestiak, besteak beste, Boots Riley kantariaren kolaborazioa jaso du. The Coup taldeko abeslariak errepika bat sartu zuen abestiaren une batean, izan ere, The Coup taldeak Kafe Antzokian eskainitako kontzertua profitatuz, gure estudioan grabatu zuen Boots Rileyk. Horregatik bideoan Riley gure estudioan ikus dezakegu kantuan.

boots-riley-fermin

Riley isiltzen ez direnetakoa dugu, idazle eta eragile politiko ezaguna baita AEBetan. Horregatik, bertako gobernuaren jazarpena eta espioitza jasan behar izan du. Izan ere, Wikileaks-ek ezagutzera emandako paperetan aipatzen zen musikari bakarra bera izan zen. Boots, bestalde, Occupy Wall Street mugimenduaren baitako artistarik ezagunenetakoa izan zen, Rage Against the Machine-ko Tom Morellorekin batera. The Coup taldeak hip hop, funk eta soul estiloen nahasketa interesgarria egiten du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Hamaika Telebista)

og. Aza 20 , 2014
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” saioaren atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141120solasane.mp3  Deskargatu hemen

Honekin lotuak