Eremuz Kanpo 3×07: “Svankmajer eta Oshii”

Jakizu film bat utzi didatela. Jakizu begiak ebakitzen dituztela, neska zoragarri horrek. Handitu nahi dut, galbideratzaile, usteltzaile izan arte.

Zakur andaluziarrari kantatu zioten Pixies taldekoek, eta ez gara Buñuelez arituko gaurkoan. Dakusaguna darakustan begiak zartatzera egin zuen zuzendari handiak dei, haren lehen filmean, benetan ikusteko, ez errealitatea, super-errealitatea baizik. Egin uko ikusi ohi dugunari, benetan ikusteko.

Ikusteko, itxi begiak, dio Pepitas de Calabaza argitaletxeak argitaraturiko Jan Svankmajerren edo Jan Svankmajerri buruzko liburuak. Harribitxia da liburua, begi itxiei eta buru gaixotioi bazka gozagarria eskaintzeko modukoa. Gaurko saioan, Jan Svankmajer izango dugu hizpide, Mamoru Oshiirekin batera.

Ongi etorri eremuz kanpo 3X07ra. Estali belarriak, eta entzun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Argia astekaria (2441. zenbakia)

ol. Abe 12 , 2014
Aste honi dagokiona eta azalean “Palestinako injustizia grafikoetan”. Pertsonaia Felipe Uriarte mendizalea da, eta Erdiko Kaieran Arantza Urretabizkaia dugu. Termometroan ERCko Oriol Amorós elkarrizketatu dute, eta “Adierazpenak EITBn” ere jorratu dute. Net Hurbilean IHESA Afrikan, eta bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak aste honetan TTIP itunaren aurka Bruselan izandako bilera kontatu digu. […]

Honekin lotuak