Eremuz Kanpo 3×12: Billy Wilderren mozorroak

Zinema fikzioa errealitate mozorrotzen saiatu da askotan. Dikotomia horretan, mozorrotzeak berezko garrantzia izan du beti.

Sinpsondarrek gaztigatu izan digute: hemen zaldi pintatuak erabiltzen ditugu zebrarena egiteko, eta zebra pintatuak zaldiak irudikatzeko.

Mozorroen bidez pertsonaia ezberdinak eraiki daitezke, adibidez, ‘Some like it hot’ pelikularen Josephine eta Daphne musikariak, ‘Irma la douce’ filmaren Lord britainiarra edota gaixoarena ‘The fortune cookie’-n… Billy Wilder zuzendari eta gidoilariak jokoaren tirabirak ederto ezagutzen zituen, eta zentzu horretan apustua igo egin zuen.

Jantzi ponposoak gustuko ez baditugu, ideologiak ere jantzi ditzakegu: komunista bat kapitalista mozorroan ibili daiteke amodioa objektu badu; galtzaile batek kapela baten azpian bere buruarekiko errespetu eza ezkutatu dezake… Hala ere, mozorro guztien artean ikusezinena izango da onena. Pertsonaien beldur eta benetako izaera ezkutatu eta inguruan dituen pertsonak guztiz engainatu eta harrapatuko dituen hori: norbanakoak janzten duen maskara soziala.

Gaurko saioan mozorroak izango ditugu hizpide. Mozorroak eta Billy Wilder. Billy Wilderren mozorroak. Eta horretarako, luxuzko gonbidatua: Wilderrek egingo lukeen bezala blogaren egilea den Naiara Gonzalez.

Jaitsi HEMENDIK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: El Correo eta Marotoren kanpaina berria

az. Ots 4 , 2015
Oinarrizko errentarekin hasi ondoren, orain emakume islamiarren beloaren aurkako kanpaina hasi dute. Horrez gain, Asier Garciak Eraso arrazista bat Gasteizen, Trebiñuko agintarien bilerak, eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150204solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak