Korrikaren bukaerako emanaldia entzungai

Igande goizean heldu zen Korrika Bilbora, 7:30ean sartu zen botxora eta, bost orduz batera eta bestera ibili ostean, San Nikolas aurrean ezarritako helmugara heldu zen. Lasterketa honen azken hiru orduak jarraitu genituen elkarlanean antolatutako irrati emankizunean: iragarri genuen moduan, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia aritu ginen, giro ederrean,  gure estudioetatik eta San Nikolas ondotik zuzenean. Bilbokoetan ezezik Arrosa sareko hainbat euskal irratitan entzungai izan zen emankizun honetan entzun ahal izan genituen Bilboko ibilbideko hainbat kilometrotan bertako protagonisten ahotik lasterketa heldu aurretik eta ondoren euren irrikak, oilo-ipurdiak eta emoziozko negarrak zuenganatzen.

Hemen duzue emankizuna, hiru zatitan banatuta. On egin!

Lehen ordua:

Deskargatu hemen.

Bigarren ordua:

Deskargatu hemen.

Azken zatia, Korrikaren amaiera ekitaldia:

Deskargatu hemen.

Emankizunaren argazki batzuk:

One thought on “Korrikaren bukaerako emanaldia entzungai

  1. Mundiala, oilo-ipurdia jartzen du! Azken zatian futbol partidu baten erretransmisioa dirudi!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eremuz Kanpo 3x20 Barrutik kanpoa ikusten da, kanpotik barrua

og. Api 2 , 2015
Kanpoa eta barrua kategoria erlatiboak dira, elkar behar dutenak. Heterodefinituak. Kontingenteak. Beste zerbaitekiko da zerbait kanpoko edo barruko, edo, bestela esanda, kanpotik definitzen dugu barrua, eta barrutik kanpoa. Zinemak, begirada izanik adierazpidearen ardatz behinena, etengabeko jokoa izan du kanpo-barruekin. Begiratua eta begiratzen duena. Pantailaratua eta ikuslea. Mugak argi, lerroa sendo. […]

Honekin lotuak