Eremuz Kanpo 3×20 Barrutik kanpoa ikusten da, kanpotik barrua

Kanpoa eta barrua kategoria erlatiboak dira, elkar behar dutenak. Heterodefinituak. Kontingenteak.

Beste zerbaitekiko da zerbait kanpoko edo barruko, edo, bestela esanda, kanpotik definitzen dugu barrua, eta barrutik kanpoa.

Zinemak, begirada izanik adierazpidearen ardatz behinena, etengabeko jokoa izan du kanpo-barruekin. Begiratua eta begiratzen duena. Pantailaratua eta ikuslea. Mugak argi, lerroa sendo. Nor bere tokian. Inork esplizituki azaldu behar izan gabe ulertzen den banaketa naturala.

Ezer gutxi du naturala zinemak hala ere. Eta dela modu kontzientean edo oharkabean barrualde eta kanpoaldeei buruzko hausnarketa interesgarriak eskaini dizkigu. Baita ere gizartearen onuren baitan kokatutako taldeei zein hauetatik kanpo daudenei buruz, eta baita, nola ez, euskal zerari dagokionean ere.

Horretaz ere hitzegin digu Josu Martinez @josuzinez-ek ere, gaurko saioaren bigarren erdian.

Podcasta jaisteko, sakatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: (Nafarroako Bertsolari Txapelketa) Erlantzek telebista...

og. Api 2 , 2015
… bitartez jarraipen zehatza egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Apolo Elizondora hurbildu… eta Iosuk, zer? Bada, zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako txapelketako finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, […]

Honekin lotuak