IBAIZABAL: Sant Jordi egunerako liburuak eta musika Bilboko Katalan kolektiboekin

Bihar, Sant Jordi egunez liburuak, musika eta Katalunia bilduko dituen egitaraua prestatu dute gurean bizi diren katalanen bi kolektibok, Zenbat Gararen laguntzaz. Batetik Casal Bilbao eta bestetik Jaia eta Xerinola dira bi talde horiek. Euren burua aurkeztu dute gure mikrofonoetan, eta biharko egitarauari buruzko xehetasunak eman dizkigute. Hurrenez hurren, Jaia eta Xerinolako Pili Alvarez eta Josep Sancho, eta Casal Bilbaoko Maite Sastre eta Basili Rodriguez izan ditugu gurekin.

Laburbilduta: Berastegi-Albia inguruan bihar izango den liburu azokan erakustokia goizez, arrastian “Nova Cançó” mugimendua eta hark Euskal Herriarekin izan zuen harremana ezagutzera emateko hitzaldia eskainiko digu Basili Rodriguezek. Amaitzeko, gauean kontzertua, katalanez abesten duen Zoo valentziar taldearekin eta Ze esatek! gipuzkoarrekin. Ostean, DJ Bull disko jartzaile euskalduna eta bere parekide katalana, DJ OGT arituko dira gaua girotzen. Gainera, aste osoan Kafe Antzokiaren eraikinean bertan, laugarren solairuan, “Katalan literaturaren hamabi liburu nagusi” erakusketa ikusgai izango dugu larunbatera arte.

Deskargatu hemen

 

One thought on “IBAIZABAL: Sant Jordi egunerako liburuak eta musika Bilboko Katalan kolektiboekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Sutea Miñaoko Parke teknologikoan

az. Api 22 , 2015
Gaur Arabako kronika gertakari batekin hasi du Asier Garciak, Berria egunkariko kazetariak, sute handia piztu baita Aernnova-Aerospace enpresan: sutea Gasteiztik ikusi ahal izan dute. Horrez gain, Asierrek De Andrés ahaldun nagusiak euskararen inguruan botatakoak, Gora Gasteiz! eguna eta Agenda komentatu ditu gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150422solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak