Eremuz Kanpo 3×22: JLG1

Barrualdea. Eguna. Taberna bat. Hiru lagun, hiruki bat: Odile, Franz eta Arthur. Minutuko isilune bat egitea erabaki dute, ez inor hil delako, esateko ezer ez dutelako baizik. Minutu bat, 36 segundo irauten duena, baina eternalekoa zaiguna, eurak ez ezik taberna osoa, autoak eta edalontzien beira-talkak ere isildu baitira. Musika jarri, mahaitik altxa, eta Amerikako Estatu Batuetan famatu egindako dantza bati ekiten diote, Madison izena omen duena. Ez dute alferrik ingeles eskoletan ezagutu elkar, ez dira alferrik lapur traketsak, lapurreta traketsei buruzko film ez hain amerikarrean.

Bidean, mozkor batek: Inperioak jausi egiten dira; Errepublikak, sortu. Eroek eurenean darraite.

“Les films devraient avoir un début…

(…) un milieu (…)

(…) et une fin, (…)

(…) mais pas forcément dans cet ordre.”

Podcasta jaisteko, klikatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Langabeziaren gorakada, Anaitasunako ekitaldia eta Nafarroaren eguna

ol. Api 24 , 2015
Hala diote atzo INEk kaleratutako datuek, eta gai honekin hasi da gaur Mikel Bujanda Nafarroako kronika egiten. Gero, datozen Hauteskundeak eta larunbatean, Kontseiluak deituta, euskararen alde Anaitasunan izango den ekitaldia izan ditu hizpide. Bukatzeko, datorren igandeko Nafarroaren Eguna komentatu du Euskalerria Irratiko gure kolaboratzaileak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150424solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak