IBAIZABAL: “Bizi baratzea” liburua aurkeztu dute Gernikako azokan

Astelehen honetan Jakoba Errekondoren Bizi baratzea liburua aurkeztu dute Gernikan, ARGIAren eskutik. Errekondok berak azaldu digunez, “bertatik pentsatutako liburua delako”, euskara hutsez argitaratua eta bertoko gaien ingurukoa da lan hau. Baratzean nola ibili kontatzen digu egileak liburuan, kontuan hartuta gure herriko isurialde atlantikoak mikroklima berezia duela. Errekondok azpimarratutako ideien artean hauexek: baratzea “gozatzeko” dela, liburua “baratzearen fruitua” dela eta “Ereiten duguna garela”, besteak beste.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Gabriel Aresti euskaltegia)

ar. Eka 9 , 2015
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]

Honekin lotuak