EREMUZ KANPO 1×28: Surrealismoa

Goiko izenburuak dioenez, surrealismoa izan dute hizpide aste honetan Eremuz Kanpo zineari buruzko irratsaioaren egile ditugun Txabi Landabideak eta Eneko Olazabalek. Hogeita zortzigarren saiora iritsia da Eremuz Kanpo, eta egokiera hau beste edozein bezain arrazoi ona iruditu zaie egileei pentsamenduaren txakurrak pittin batez aske uzteko. Jende askori buruz hitz egiten digute saioan: André Breton, Luis Buñuel, Man Ray, Jan Svankmajer (argazkian), René Magritte eta Dadaz, besteak beste. Eta berauen laguntzaz, irudi surrealista askotxo dakarzkigute gogora: lorezain bat zinema kamera garesti eta pisutsu bat ureztatzen agertzen denekoa, eskorga batean erloju pila bat dakartzan meatzariarena, adarretan mila belek “Automata! Automata!” karranka egiten dutenekoa, eta abar. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Euskaldunak eta esklabotasuna

og. Mai 25 , 2006
Gizakiak ikasi zuen noizbait beste gizakiak bortxaz menderatu, bere esanetara makurrarazi eta lanerako erabili ahal zituela, abereak balira bezala eta askatasun guztiez gabetuak. Esklabotasuna sortu zen horrela, inoiz asmaturiko gizatxarkeriarik handienetako bat, zalantzarik gabe. Asier Azpilikuetak erreportaje bikaina eman zuen argitara gai honetaz maiatzaren 14an Berria egunkarian. Nafar kazetariak, Jose […]

Honekin lotuak