Aste Nagusia zuzenean jarraituko dugu astelehenetik larunbatera #AsteNagusia15

Bilboko Arrosa sareko euskal irratiok, Bilbo Hiria eta 97 irratia, elkarlanean 2015eko Aste Nagusian zuzeneko irrati saioa egingo dugu, astelehenetik larunbatera, egunero 12:00 eta 14:00 bitartean, jaien jarraipena egiteko. Jai eremutik bertatik emitituta, elkarrizketak eta erreportajeak egongo dira, eta egunez egun egitaraua aurkeztuko dugu gonbidatu askorekin.

Eduki irekiak izango dira, hedapenerako baimen osoarekin, eta, zuzenean igortzeaz gain, egunero podcast moduan eskegiko ditugu bilbohiria.eus eta 97irratia.info webguneetan.

Iragan urtean Aste Nagusiari jarraipena bertatik bertara eta zuzenean egiteko asmoa gauzatu zuen Bilbo Hiria irratiak. Irratia kalera atera zen, ikusgarri egin zen. Elkarrizketa ugari egin ziren, era askotako lagun mordoa igaro baitziren gure mikrofonoetatik. Aurten, Aste Nagusiaren jarraipen hori zabaldu egingo dugu 97 irratiarekin elkarlanean. Bestalde, URIOLAk eta Hamaika Telebistak ere programazio berezia egingo dute Aste Nagusiaren jarraipena egiteko.

Zeuen informazio edo proposamenak bidali ditzakezue bilbohiria@zenbatgara.org helbidera idatzita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Loreto Errasti, txupinera eta "Piztia"

al. Abu 24 , 2015
Txupinera ardura utzi berritan hartu dugu Loreto Errasti gure emankizun berezi honen estreinako elkarrizketan, Piztiak konpartsako kide moduan etorri zaigu. Hala ere, berak argitu digun moduan, txupinera izendapena ez dute inoiz galtzen behinola izandakoek. Ostegunean bertan jantziko du berriz uniformea, beste txupinerekin batera urteroko omenaldia eta bazkaria egiteko. Konpartsa animalista […]

Honekin lotuak