Loreto Errasti, txupinera eta “Piztia”

Txupinera ardura utzi berritan hartu dugu Loreto Errasti gure emankizun berezi honen estreinako elkarrizketan, Piztiak konpartsako kide moduan etorri zaigu. Hala ere, berak argitu digun moduan, txupinera izendapena ez dute inoiz galtzen behinola izandakoek. Ostegunean bertan jantziko du berriz uniformea, beste txupinerekin batera urteroko omenaldia eta bazkaria egiteko.

Konpartsa animalista da berea, antiespezismoaren inguruan sortua, eta aurten bigarrenez du txosna Areatzan. Jaiak aldarrikapenak zabaltzeko probestu nahi ditu Piztiak konpartsak, Loretok dioenez, “kontzientzia zabaltzeko, jendeari begiak zabaltzeko”. Horregatik, zezenketak ez eze, zirkua ere animalirik gabe nahi dute, horregatik, pedagogia egiten dute Etxebarria parkean dagoen zirkuaren sarrera ondoan. Aurreko urteetan, jendearekin egon ostean, sarreradun ikusleek atzera egin eta zirkura ez sartzea lortu dutela esan digu Loretok.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskalguneko egitarauaz Norarekin

al. Abu 24 , 2015
Txori Barrote konpartsako Nora Egiguren izan dugu, bere konpartsak, Hau Pittu Hau eta Eguzkizaleak konpartsekin batera osatzen duten Euskalguneko egitaraua azaltzeko. Haurrez inguratuta etorri zaigu, eta bereziki haurrentzat programatu dituzten ekintzak nabarmendu dizkigu. Aurten estreinakoz haurrentzako ekitaldi gastronomikoak eurentzat. Transmisioa lantzeari garrantzitsua deritzo, konpartsakidea izatea zer den belaunaldiz belaunaldi zabal […]

Honekin lotuak