Txosna berri baten Trikimailuak ezagutu nahian

Trikimailu konpartsako Josu Grandibal izan dugu gurekin. Iaz ezagutu genituen, Aste Nagusia konpartsa moduan bizitzen hasten zirelarik. Aurten txosna ere ipini dute areatzan eta, hasiberrientzako oso erronka zaila den arren, nahiko ondo moldatzen ari direla dirudi.

Aisialdi mundutik datoz konpartsakide asko, asko begirale zereginetan ibiliak dira eta euren burua antolatzen ohituta daude. Aste honetarako prestatu duten programazioa anitza da, baina jatorria igartzen zaie Trikimailukoei, haurrentzako ekintza asko prestatu baitituzte. Txupin eguna, euria gorabehera, oso egun berezia izan da, “barrutik” bizi izan duen Josurentzat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elkartasun keinuak ezagutzen

al. Abu 24 , 2015
Elkartasun keinuak hizpide izan ditugu Txori Barroteko Ibairekin. Gaur hasiko den egitarauan Itziarren Semeekin hasiko da, bihar La Rabia y los sueños, gero Pixontxis, asteazkenerako Elkartasound sistema euskal raperoen lehia izango da (10 rapero bertsotan), ostegunean Izare ugaokoa, zuzenean koadroa margoztuko du, ostiralean Enkore eta zapatuan Vendetta txikia izanen da. Zer dagoen izen horien atzean […]

Honekin lotuak