“Moskeo” kanpainia egin dute, bideo biralak eta mugimendu kriptikoak sare sozialetan… atzean zer zegoen kontatu gabe. Jakinmina sortu dute, inondik inora, eta denbora gutxian jarraitzaile mordoa lortu. Larunbatean, baina, Llano Proiekt hori zer demontre zen jakin genuen: Barakaldoko auzo bateko kartoi banda da, baina ez nolanahikoa: 1978tik martxan dagoen banda da eta lehenengo Aste Nagusian ere izan ziren, Ibai Etxezarragak kontatu digunez. Idiosinkrasiaz mintzatu zaigu Ibai, banda bere testuinguru historikoan kokatzean. Testuinguru fisiko eta historikotik abiatuta, instrumentuetaraino denak du azalpena, beraz. Ikusi ez duenak ostegunean 7etan Txakur Kalean izango du aukera ona. Gora turutak! (argazkia: Iñigo Azkona – Bilboko Konpartsak)