Ylenia Baglietto eta Mikel Losada aktoreekin Caperucita feroz antzezlanaz jardun dugu. Egunotan BBK aretoan ari dira eskaintzen, asteazkenera arte, 20etan eta 11:45ean. Aste Nagusian nagusi izan ohi diren kanpoko ekoizpen handiez gain, bertako aktoreek antzeztutako bertako antzezlanak ere badira egunotan (Pabellon 6-en ere bada emanaldirik). Hurrenez hurren, eibartarra eta ermuarra dira Ylenia eta Mikel, baina Aste Nagusia ederto ezagutzen dute. Euren desioa da ea inoiz Arriagak euskal aktoreekin programatzen duen jai handiotan eta agertoki nagusian.
Txanogorritxoren helduentzako bertsioa da Caperucita feroz, Galder Perezek zuzendutakoa. Laburbilduta; bi familia dira, dena Benidorm-en, bata euskal familia jeltzalea, caperucitarena eta bestea los lobo. Otsoek eramaten dute hotel baten kudeaketa… Ez dugu gehiagorik kontatuko. Hori bai, asteazkenean duzue Caperucita feroz ikusteko azken aukera.
Deskargatu hemen.