Aixeberri konpartsa eta AixeMendi ezagutzen

Aixeberri konpartsa eta bere inguruko Aixemendi mendi taldea ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako Iker etorri zaigu.  Otxarkoaga aldeko konpartsa dugu Aixeberri, eta auzoko zenbait dinamiketan esku hartzeaz gain Aste Nagusiko zereginetan oso aktiboa da, gastronomikoan zein konpartsen arteko lehietan maiz ikus ditzakegu otsoa irudikatzen duen kamiseta urdin eta laranja horiek. Konpartsa honek kirola bultzatzen du eta horren froga dira Aixemendi taldea eta beraiek babestutako saskibaloi taldeak. Fresko xamar etorri da Iker, bezperan lo eginda, astearen azken txanpari ekiteko prest. Bilboko Konpartsen jai batzordean ibilia, egun komunikazio batzordean dabil buru-belarri, eta horren lana zertan datzan azaldu digu.

Deskargatu hemen.

One thought on “Aixeberri konpartsa eta AixeMendi ezagutzen

  1. Pingback-a: BI-96.0-FM bilbohiria irratia – Aixeberri Konpartsa eta Aixemendi ezagutzen | Aixemendi Mendi Taldea - Club de Montaña Aixemendi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aitziber eta Fer, @Sinkuartel eta Benavides bokata hizpide

lr. Abu 29 , 2015
Sinkuartel konpartsa “ezagutzea” tokatu zaigu gaurkoan, gure emankizun sorta berezi honen azken egunean. Konpartsaren sorrera, antimilitarismoa, inbasioak eta beste hainbat kontu errepasatu ditugu. Triangunean daude, Bizizaleak eta Mekauen konpartsekin batera, eta gaueko bizitza eroa egiten dute, egunez pixkat narraz ibiltzen badira ere. Moteroak dira aurten eta bokata egile finak, aurten […]

Honekin lotuak