Berbaz: Sustraiak, ekokatering-a

Sustraiak izena hartu zuten lurrak emandakoarekin lan egin nahi dutelako. Agroekologia dute maite: hurbileko hornitzaileak, nekazaritza ekologikoa, sasoiko produktua, lurra eta jendea zainduz… Gutizia gozo-gozoak prestatzen dituzte han eta hemen biltzen diren taldeak elikatzeko, catering zerbitzua eskaintzen baitute.

Kukutzako jantokia hartzera animatu ziren euren zaletasunean oinarrituta 4-5 lagun eta orduan osatu zuten familiatxoak elkarrekin dirau ilusioz beteta. Aurten proiektuari bultzada eman nahi diote ogibide izan dadin. Azaroaren 15ean Zawpen aurkeztuko dute euren burua eta laster webgunea ere prest izango dute. Han dute egoitza, sukaldea eta biltegia gaur egun. Zergaitik horren ilusio handiz? Munduan holakoen premia dagoela sentitzen dutelako!

Deskargatu hemen

Kantak:
Kukutza III (Zea Mays), Prepárense (Afú)
Erreferentziak:
sustraiak.koop@gmail.com Telefonoz: 645.739.433

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran #229: Igelaren banda

og. Urr 22 , 2015
Igelaren banda hirukoteak lan berria kaleratu du “Debalde festa” izenekoa eta bertsolaritzarekin lotutakoa. Amaiur Cajaraville eta Bixente Martinez Bilbo Hiria Irratian egon dira gugaz koplatan! Jazz-folk! Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151022artayorranigelarenbanda.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak