EREMUZ KANPO 4X09: E is for Eri otza

2015 urtea. Mendi lasterketak ez dira oraindik debekatu Euskal Herrian, eta ez gara herrialde independente ez eta feminista ere.

2015 urtea. Martin Larralde eta Sarrionaindia ez dira etxera itzuli, eta itzuli izan balira zer…

2015 urtea. Napoleon txerriak ez gaitu denak PACMA bozkatzeko konbentzitu; bai, ordea, UPyDk baino gehiago antza.

2015 urtea. Ez Apple ez Google ez dira ausartu oraindik “thinking for you” leloa argikiro erabiltzen. Denborari denbora.

2015 urtea. Euskal Harriaren ABDak estreinatu da Euskal Herrian, eta mundu birari ekin dio. Filmaren baitan, Osarbi Sein deritzon pertsonaiak etorkizunerako bidaia egin du, eta itzuleran, liburukote bat ekarri du esku artean; etorkizunean idatziko den doktorego tesi bat, hain zuzen ere: “Gimme my book, you fucker; the uncanny return of the real in post-canonical basque cinematography”. Bertan, ABDak filma eta, bereziki, E hizkia aletu zuen, aletuko du autoreak. Horren bueltan, Santi Leoné eta Jaume Gelabert izan dira gurean, etorkizunean mugarri izango omen den filmaz jardutera.

Jaisteko, sakatu HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Edorta Jimenez, bizi-bizi, adimena kolonizatutako herrian

ar. Ots 16 , 2016
Aske antzean bizi dela begitandu zaigu.  Aske pentsatu, esan, bizi nahi duela. Bakan ohietakoa. Eta orduan berbaz gozatu norberak, berdin dio zein den gaia. Baskoa ez dela bera, “andaluza bai, eta euskalduna” ekin dio Edortak argi, bere burua aurkeztearekin, patxadaz eta nolabaiteko amorruz, bizi gaituen garai zentzunbakoan («Todos los apellidos […]

Honekin lotuak