EREMUZ KANPO 4X13: матрёшка

81 amomarengandik (edo amama, edo amonarengandik… ) omen gatoz, teoria Oteiziarraren garaiko interpretazioak gorabehera.

Izan 81 edo ehun eta laurogeita hamaika, Gustave Courbeten “Munduaren jatorria” margolana oroitzea besterik ez dago oteiziar jarri eta munduaren ikuskera serial hau berehala ulertzeko. Ezinbestean beste norbaiten barnetik gatoz.

Barru eta kanpo, atze eta aurre, lehen eta gero. Errusiar matrioska panpinak daude kosmosaren izaera fraktal hau hoberen islatu duten gauzen artean. Jostailu faszinante eta aldi berean sinpleagorik… Panpina txikiagoak, panpina handiagoen barruan.

Edo agian alderantziz da, eta panpina handiagoak daude panpina txikiagoen kanpoan.

Ate bat ate bat baita, baina ezin jakin zerbait barruan gordetzeko edo zerbait kanpoan mantentzeko dagoen hor.

Fikzioa eta errealitatea, ahizpa bi horiek. Zinema eta irratia bezala, harreman konplikatuan bizi dira. Gaur gurera Matrioska panpinak ekarri nahi izan ditugu. Gauzen baitan gordetzen diren gauzak. Kanpo-barruari egindako keinuak. Jatorria eta helmuga, soinua eta bere oihartzuna lotzen diren une horiek. Denbora eta segundu sarrionandiarrak gurutzatzen diren lekuak.

Gaur, gurean, “The act of killing” eta “Be kind, rewind” filmak, “Mass effect” eta “The stacking” bideojokoak, besteak beste, gaurko panpin-jokoan.

 

Jaisteko, egin klik HEMEN

One thought on “EREMUZ KANPO 4X13: матрёшка

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Europako Batasunaren politika ekonomikoaz

al. Mar 7 , 2016
Hamabostean behin hitz egiten dugu Jon Bernat Zubirirekin ekonomia gaiei buruz, eta, egia esan, inoiz hemengo eta inoiz kanpoko kontuak jorratzen ditu, baina ezin interesgarriagoak izaten dira berak proposatzen dizkigun gaiak. Gaurkoan, esaterako, Europako Batasunak darabilen politika ekonomikoaz jardun du Jon Bernatek, gehienbat. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160307hizpideajonbernart.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak