Zorrotzako Txinbotarrak konpartsak hamar urte bete ditu

2006an sortu zen Txinbotarrak konpartsa, auzotarren arteko harremanak bultzatzeko eta jai eta kultura herrikoiak bai auzoan bai Bilbon bultzatzeko helburuarekin. Izena txinboetatik datorkio, Zorrotza auzoan ezaugarri ziren kanaberadietako txoritxoak, alegia. Txinbotarrak konpartsako Igor Gutierrez izan da gurean. Galdera bota diogu, Bilbo Zorrotzan hasten da edo amaitu? Igorrek kontatu digun moduan Bilboko karta pueblan zera dio; ‘Bilbao comienza desde como toma el puntal de Zorroza’. Zorrotza auzoko kezkak eta lanak gogora ekarri dizkigu eta hamar urte hauetako ibilbidea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aire Ahizpak, Urepeletik Bilbora kantuan

az. Abu 24 , 2016
Aire Ahizpek kantaldia eskaini dute gaur Algara Konpartsaren txosnan, Iparralde egunean. Hirugarren urtez etorri dira Bilboko Aste Nagusira eta, agertokira igo aurretik, gure mikrofonoetan izan dira Miren, Amaia eta Paxkalin Aire, ohi bezala alboan Sebastien Desgrans akordeoi jotzailea dutela. 2014an Aire ahizpek ‘Bidexka’ lehen diskoa argitaratu zuten, diskoari esker hegoaldean […]

Honekin lotuak