IBAIZABAL: kultura zientifikoa zabaltzeko #BertsoZientzia ekitaldia

Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” #bertsozientzia emanaldia. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioan, hiru bertsolari eta lau zientzialari izango dira: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi eta Jone Uria bertsolariak eta, Gotzone Barandika kimikaria, Patxi Juaristi soziologoa, Onintze Salazar meteorologoa eta Felix Zubia medikua. Saioaren xehetasunak ezagutu ditugu Xabier Artaetxebarriaren eskutik.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Gurean populazioa txikitzen doa eta etxebizitza kopurua gora

az. Ira 21 , 2016
Eraikinez inguraturik bizi garenez argi dago eraikuntza hauek gure bizitzan, pentsamenduan, izaeran eta harremanetan duten garrantzia kontutan izan behar dugula. Arkitektura bera arte eder bat izateaz gain,  funtzio bat bete behar du. Azken finean, ez dugu ahaztu behar arkitektura gure gizarte eta bizitzetan oso garrantzitsua dela; eraikinetan bizi gara, askok […]

Honekin lotuak