UDAL POLITIKA: Espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak proiektua jarri zuen abian. Udalak 2015eko azaroan hasi zuen Bilboko kaleko edanaren errealitateari buruzko lana, urtearen lehen 9 hilabeteetan 472 zigor jarri dira kalean edateagatik. Espazio publikoaren erabileraren inguruko iritzi ezberdinak izan dituzte gure gonbidatuek.

EH Bilduren iritziz 2010ean onartutako espazio publikoaren ordenantza bertan behera utzi beharko litzateke. Udalberriren iritziz ordenantzak eskubideak  urratzen ditu, esaterako, kalean biltzea mugatzen du. Herritarrek Hiri Antolaketarako Plan Orokorra herritarren partaidetzaren bidez berrikusteko ‘Bilbao AurreraGo!’ Prozesuaren barruan egingo diren solasaldi informatiboetan parte hartu ahalko dute zortzi barrutietan; azaroaren 17ra arte izango dira hauek. Hiri Antolaketako Plan Orokorra herri batek bere etorkizuna antolatzeko duen tresna nagusiena da. Hau abiatu baino ez da egin baina alderdi politikoen iritziak jaso nahi izan ditugu. Baina badira aipatzen diren kontu batzuk ez direla aldatuko esaterako ez dago zalantzan AHT Bilbora iritsiko dela, A-8a Errekaldetik desagertuko dela, Olabeaga eraldatu behar dela eta tranbiak Zorrotzaurrera joan behar duela. Galdera da nondik eta nola egin daitekeen hobeto. Aurkeztutako proiektu guztiak egingarriak dira?

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Rafael Berrio eta Bilboloop jaialdia Kafe Antzokian datozen egunotan

az. Aza 16 , 2016
Datozen egunetan Kafe Antzokiaren agendan izango diren ekitaldien errepasoa egin digu Mikel Urbeltzekin. Ostegunean Kutxa beltzean Izar & Star berri bat izango dugu Rafa Berrio kantari donostiarraren eskutik. Pasa den apirilaren 15ean, Carlos Rego-ren Licencia para aberrar liburuaren aurkezpen ekitaldian, Rafael Berriok aparteko talde bat osatu zuen Poch eta Derribos […]

Honekin lotuak