San Tomas azokatik zuzeneko saioa Bilbo Hiria irratian

Urteroko egun berezi bat izaten da San Tomas eguna eta horren jarraipena egingo dugu. Bilbo Hiria irratiak San Tomasetik zuzeneko saioa egingo du, goizeko 11:00etatik 13:00etara. Bertatik bertara giroa biziko dugu. Aretza eta Plaza Barria euskal herriko azoka nagusi bilakatuko dira, 282 saltoki ipiniko dituzte, barazkiak, frutak, gazta, txakolina, sagardoa eta abar luzea. Bi orduko zuzeneko saioan denetariko kontuak izango ditugu. Labore proiektua ezagutuko dugu, Bilboaldean elikadurak eta kontsumoak kezkatuta elkartu dira hainbat lagun. Elikadura burujabetzan “urrats praktikoak” eman nahian sortu dute Labore proiektua. San Nikolas inguruan Bilboko konpartsek antolatutako egitaraua izango dugu hizpide. San Nikolas elizaren ingurua protagonista  musika, bertsoak eta bertoko jana eta edana ez dela faltako. Baserritarren erakusleiho izaten da San Tomas azoka eta hori uhinetara ekarriko dugu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 5X07: AR

az. Abe 21 , 2016
Izpiritu Kapanagarrak harrapatuta, guk ere egingo dugu azterketa proposamen bat, Enemy filmarena. Ene eta emy. Ene eta eme. Ni eta bera. Ar eta eme. Baina batez ere ar, dena da batez ere ar filmean, eta hemen, eta oro har. Oro har, ar. https://bilbohiria.com/docs2/2016/eremuzkanpo/Eremuz%20Kanpo%205x07%20Ar.mp3 Saioa jaisteko, sakatu HEMEN Tracklista: 1.- Danny […]

Honekin lotuak