BEHIALAKO EGUN BATEZ: Xenpelar

Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura, gaurkoa bezalako egun batez, Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia guriak egin du, Pasaiako herritik, Iparragirre abila dela…). Nafarreri edo baztanga gaitzak hartuta zendu zen 1869. urtean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Abiadura handia eta motela

ol. Urt 13 , 2023
Abiadura kontzeptuaren inguruan aritu da gaurkoan Iñaki: “Mundu azeleratu honetan pobrezia handitzen ari da”. Batzuk Martera begira dauden bitartean, horrek eskatzen duen dirutzarekin (gure planeta galdutzat emango dute agian), lagun asko goseak hilik daude Lur planetan. Abiadura handiko trena, aurrekontu igoerak eta arazo teknologikoak tarteko, oso atzerapen handiarekin, abiadura motelean […]

Honekin lotuak