IBAIZABAL: Erantzukizun politikoak eskatu dituzte Kutxabank auzian

Herri akusazio partikularra pozik agertu da egindako ibilbidearekin, baina lanean jarraituko du “beste ordainketa bidegaberik edo klientelismorik” egon den argitzeko. Erantzukizun politikoak eta penalak eskatu dituzte. Mario Fernandez, Mikel Cabieces eta Rafael Alkortaren aurkako epaiketa euskal gizarteari egindako espoliazioaren barruan  kokatu dute LAB, ESK, Steilas, Bizkaiko EHNE eta HIRU sindikatuek, Pentsionistak Martxanek eta EKA kontsumitzaileen elkarteak osatutako herri akusazioak. Auzia epaiaren zain dago baina gogora ekarri dute Fiskalak eta herri akusazioek bina urteko kartzela zigorrak eskatu dituzte Kutxabank auziko hiru akusatuentzat , Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiako gobernuaren ordezkari ohia eta Rafael Alkorta abokatuarentzat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Herri Unibertsitateak jakintza eredu parte hartzaileagoak proposatu ditu

az. Ots 22 , 2017
Herri Unibertsitateak bere horretan jarraitzen du “gizarte eredu berria eraikitzeko bitartekoak emango dituen hezkuntza sortzen”. Gaur  izan da hirugarren  eguna. Gaurko eta biharko ekintza, hitzaldi eta saio mordoa prestatu dituzte ere.Bihar San Mamesen elkartuko dira herri unibertsitate guztiak. Gaurko saioan Eneko izan da gurean herri Unibertsitateko kidea. Herri unibertsitateak aukerak […]

Honekin lotuak