Bilboko aratusteak larunbatean zuzenean Bilbo Hiria irratiaren saio berezian

Larunbat eguerdian, atzerako kontaketarekin batera, Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du Kale Nagusitik. 12:00etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian entzun ahal izango ditugu: Farolin eta Zaranbolas, konpartsak, mozorro lehiaketa… Aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta Bilbo Hiria bertan izango da, plaza Biribiletik emankizun berezia egiten. Otsailaren 25ean aratusteek Bilboko erdigunea hartuko dute eta ekitaldi ugari antolatuko dira, hala nola, umeentzako tailerrak, kontzertuak, fanfarre eta erraldoiak, mozorroen kalejira eta lehiaketa… Guzti honen berri emango dugu zuzeneko saioan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EREMUZ KANPO 5X11: ERRITMOAZ II - HERREN

og. Ots 23 , 2017
Zazpi egun, bikote baten bizitzan. Ez besterik. Jakitun, ez dutela egun guztiek berdin irauten, ez ditugula egun guztiak berdin gogoratuko, ez direla egun guztiak berdin baleko. Mikel Ayllonek goizero marmelada gosaltzen irudikatuko lituzkeen bi pertsona baino ez. Horrez gain, hiria bera eta haren biztanleak, autobuseko elkarrizketak, pasiatu beharreko txakurra, taberna […]

Honekin lotuak