IBAIZABAL: Berbaroa ekimena, elkarrizketaren kulturaz hausnartzen. Berbarorako i-bilerak (apirilaren 17-22, Iparraldean)

Gaurko saioan  Berbaroa ekimena ezagutu dugu Iñigo Retolaza eta Eleder Aurtenetxerekin. Kalitatezko elkarrizketak bultzatzearen asmoarekin, elkarrizketen kulturaz hausnartzeko ekimen berria jarri dute martxan. Elkarrizketa bi edo pertsona gehiagoren artean ematen den ekintza da, hitz egin eta entzutean datza. Bata besteari eta nork bere buruari, bestearen bitartez. Euskal Herrian bizi dugun egoera ikusita, elkarrizketa sustatzeko asmoa dute Berbaroa ekimenaren bidez.

Apirilaren 17tik 22ra Iparraldean ibiliko dira lehenengo urratsak egiten (Berbarorako i-bilerak, #BiBilerak) jarri diote izena abenturatxoari). Eragile anitzekin elkartu eta haietako bakoitzak aukeratutako bazterretan gidatutako ibilalditxoetan “i-bilduko” dira proiektua zabaltzeko.

Informazio gehiago: berbaroa@gmail.com

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GOMUTAN: Vecunia hiri zaharraren bila

ar. Mar 21 , 2017
Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170321_gomutan_16.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak