HIZPIDEA: Txirrindulari bik izandako istripua salatzeko Biziz bizi elkarteak elkarretaratzea deitu du

Azken asteetan bi istripu larri izan dira Bilbon txirrindulariekin. Ostiralean, martxoak 24, furgoneta batek bizikletan zihoan emakume bat harrapatu zuen. Bere alabarekin bidegorri batetik zihoan txirrindularia koman da. Ostiralean ezustean garaje batetik ateratzen ari zen auto batek bidegorritik zihoan txirrindulari bat kolpatu zuen. Gertakariak salatzeko eta txirrindularien segurtasunaren alde egiteko Biziz Bizi elkarteak protesta deitu du gaur.15 minutuz euren  haserrea  azalduko dute udaletxe aurrean eta trafikoaren baretzearen aldarrikapena egingo dute eta ondoren kale nagusira joko dute Masa Kritikoan parte hartzeko. Biziz bizi elkarteko Jabik txirrindulariak bizi dituzten arriskuez mintzatu zaigu. Ildo horretatik, Udal ordezkariek segurtasun arazo horren inguruan izandako “interes falta” salatu dute, eta egunero bizikletan ibiltzen diren pertsonek babes gehiago merezi dutela esan dute.“Bidegorri hitza segurtasun handiaren sinonimoa izan beharko luke, bertatik dabiltzan pertsonek hala dela pentsatzen dutelako. Alabaina, argi dago errepidean bezala bizitza arriskuan jartzen duzula”, salatu du Biziz Bizik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Ekonomia feminista bizitza erdigunean jarriz

og. Mar 30 , 2017
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain ekonomia feministaren inguruan aritu da. Ekonomia gizonen ikuspegitik eraikia izan da, hasiera hasieratik. Horregatik ekonomia ortodoxo edo ohikoa dena, akatsak dituen erreminta bat da. Adibidez, ekonomia ortodoxo honen funtsezko elementu bat hartzen badugu, homo oeconomicusa, ikus daiteke nola errealitatearen antipodetan dagoela. Beste neurri bat, adibidez, […]

Honekin lotuak