KORRIKA BILBON: Atzoko irrati saioa osorik entzungai

Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. Bilbo erdialdean ehunka lagun ziren “ika, ika, ika hemen dator korrika” oihukatzen zutenak. Errekalden abiatu genuen emankizuna, Mikel Martinez aktoreak bertan hartu zuen Gure Esku Dagoren kilometroa. Irala, Bilbo Zaharra, Abusu, Bolueta, Txurdinaga, Otxarkoaga… Korrikaren furgoneta eta Korrikaren soinua iritsi ahala korrikalariek errepidera salto egiten zuten. Txurdinaga auzoan Kale Dor Kayiko elkarteak hartu zuen lekukoa, ondoren Bagabiltza fundazioak.  Santutxun, Korrika heldu aurreko giroa jaso eta Loraldia jaialdiko eta Euskal Herriko Down Sindromea Fundazioko kideekin berba egin genuen. Udaletxera heltzear zela Juan Mari Aburtoren eta Aitziber Ibaibarriagaren  hitzak jaso genituen. Bertan ziren ere udaleko alderdietako ordezkariak. Zazpi kaleetan barrena, preso ohiak, 7Katu, Hika Ateneo, Mujika eskola eta BIGEko lagunak izan ziren lekuko eramaileak. Areatzan Patxo Telleria pregoilariak eta Gisele Felli txupinerak hartu zuten Bilboko Konpartsen lekukoa. Ahots guzti horiez gain, korrikalarien ahotsak jaso genituen Ugaitz Alegria, Iker Martinez de Lagos, Galder Perez…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Kaskezur taldearen ‘Azpisugeak’ lana Rafa Ruedaren musika gomendioa

ol. Api 7 , 2017
Gaurko saioan Baztango Kaskezur taldea ekarri digu Rafa Ruedak. ‘Azpisugeak’ izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170407_RafaRuedaKaskezur.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak