BERBAZ:GORKA VELASCO, artea lanbide eta irakaskuntza ogibide: Gaur egungo BeHIak. Hezkuntzaz hausnartze

Arte Bizkarra Kulturgintzak horren berri emanez mezua (gero jakin genuienez, Gorkak berak kudeaketarako darabilen plataforma da ABK). Gero etxeko salan agertu zitzaizkigun BeHIok.  Ondotxo ezagutzen dituen BHIetan (Bigarren Hezkuntzako Institutuak) egositako burutazioak eta ziriak hitzez eta marrazkiz emanak liburu bereziki atseginean. Tantaka edateko edabea. Dastatu eta luzarorako ostea dakarrena. Zer pentsa eta zer alda pizteko ziriak Artzentalesetik. “Duela urte batzuk antzeko tipo bat izan zen hemen,…” gogoratu du Ibon Burgoa lemazainak. Bai, Gorka bera izan zen, “Peces gordos” estilo bereko lanarekin. Azken honen moduan diru-laguntzarik eskatu barik egina.”Orain zulo hau tapatzen, gero beste zulo bat egiteko…”  Opari berezi bat egin nahi? Aukera ederra! Hezkuntzaz eta aritu gara eta aidean geratu zaigun zalantza: gaur egun, inongo eskola egiturarik ez balego, nola moldatuko ginateke ume eta gazteen hazkuntza laguntzeko? Gai izango ginateke kontua modu autoeratuan eta gozagarrian bideratzeko?

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: EAEko Eskola Jangeletako greba

ar. Mai 17 , 2011
Aste honetan ere greban jarraitzen dute EAEko Eskola Jangeletako langileek, ELA, LAB eta UGT sindikatuek deituta. Noemi Etxebarria ELAko Eskola Jangeletako arduradunak grebaren arrazoiak, grebaren gorabeherak, patronalaren jarrera, Eusko Jaurlaritzarena eta gehiago komentatu digu . DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Honekin lotuak