POTTO: Bertso-afarien mundua bisitatu ditugu

Heldu da eguna, eta denboraldiko akabuko bertso-bala zabaldu dugu; beste bat.
Oturuntzak gustuko ditugunez… bertso-afarien mundua bisitatu ditugu eta Andraka-Bakaiku elkartu.
Urteroko zita handia dugu Andrakako sagardotegian eta, Trinitate jaietako errima-uholdean, Sebastian Lizaso eta Nerea Ibartzabal bikoa izan genuen kantuan maiatzaren bukaeran; ekainaren 14an, berriz, Xabat Ilarregi eta Saats Karasatorre, Bakaikuko Bakarreko Etxea elkartean.
Biak ala biak jardun librean, gai-jartzaileen mugarik gabe.
Urrian bueltatuko gara
Uda on!.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Okzitaniako A69 autopista asteon ARGIAn

og. Eka 27 , 2024
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Lurraren altxamenduak kolektiboak Frantzian egindako mobilizazioak Okzitaniako A69 errepidearen kontra. Bertan izan da ere Euskal Herriko Sukar Horia kolektiboa. Bestalde, Danele Sarriugarte kazetariak Maider Arregi bertsolaria elkarrizketatu du, besteak beste, iazko Señora Sariketako irabazlea; Señora Sariketa, Donostiako inpernu auzo okupatua eta bertsolaritzaren […]

Honekin lotuak