Gaur Latzen taldea izan dugu gurean. Urrun gelditu da lau gaztek osatutako talde haren lehen aro labur baina oparoa. 1993tik 1999ra bitartean, Heriotzari deika maketa plazaratu zuten —30. urteurrena bete du—, eta bi disko kaleratu: Kontzientzia ala infernua eta Ardi larruz. Euskarazko heavy metalaren bide propioa ireki zuten, eta balada ezagun batek oihartzun handia eman zien taldeari. Bigarren etapa are laburragoa izan zuten. 2007an itzuli ziren Infernuko ateetan kontzertu birarekin, eta urtebete geroago, 2008an, bigarren agurra eman zuten. Hirugarren aroa, berriz, aurten abiatu dute, taldearen formazioa berrituta: hasierako kideak, Aitor Uriarte (ahotsa eta gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua) eta Gorka Lazkano (bateria), Yerko Ortiz (gitarra) musikariarekin batu dira. Urtarriletik aurrera, Denboraren orbainak lan berria aurkeztuko dute kontzertu bira zabal baten bidez, Euskal Herriko hainbat aretotan eta Espainiako heavy metal jaialdi garrantzitsuenetan. Gurean izan dugu Aitor Uriarte.
Deskargatu hemen.

