Penaz jaso genuen atzo Gau Irekia ez dela egingo. Bilbo Hiria irratiak bat egin izan du Sarean elkarteko kideekin eta kultur jaialdio erraldoi, herrikoi eta autogestionatuaren berri eman izan du. Baina gaurkoan bestelakoa da notizia: Finantzaketa publikorik gabe, Gau Irekia aurrera eramatea ezinezkoa da aurten, ez da egingo. 13 urtez San Frantziskon, Bilbo Zaharrean eta Zabalan ospatutako kultur jaialdi parte-hartzaileak GAU ITXIA protesta ekintza antolatuko du, larunbatean, hilaren 13an, 20:00etan, Mariaren Bihotza plazan.
Deskargatu hemen.

